XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta zuk?

- Nor gonbidatuko duzu?

- Neus, Maria, Laura, Sara, Roser...

- Ez dakit, beharbada Roser-i ez diot ezer esango.

- Gero eta ergelago bihurtzen ari da!

- Hilekoa etorri zaionetik handi-uste galantarekin dabil!

- A ze harroa!

Orduan Nuria izan zen gorritu zena.

Ni ere ez nengoen ohituta horrelakoak entzuten eta, Marionak naturaltasun osoz esan bazuen ere, erabat moztuta gelditu nintzen.

Momentu batean deliberatu nuen Nuria nahikoa heldua zela hilekoa izateko eta Mariona, berriz, gazteegia aldaketa egina izateko.

Nuriari ezinegona sortzen zion berriketa hark eta Marionak, aldiz, eguraldiaz mintzo balitz bezala kontatzen zuen.

Ordurarte ez nituen sakonki aztertu emakumezkoekin bizi behar izateak lekarzkeen berezitasunak eta lehen bazkari hartan susmatzen hasi nintzen hura kontuan izateko afera izango zela.

Ez nuen uste, ordea, hainbeste buruhauste ekarriko zuenik.

Beste eragozpenik gabe bukatu zen dorrean egin genuen lehenengo bazkaria.

Lau handiok kafe egin berriaren usaina aditzen ari ginela, Nuriak ahots marrantatuaz (ariketa faltagatik noski) gure aurrean esan zituen lehenengo hitzak atera zituen: